XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Frogea egingo dogu?Musikea botilen bidez
Oso ondo!
Hori da botila piloa dozuna birziklatzeko.
Eroan aurretik jolastu daigun eurekaz.
Beirazko zortzi botila neurri eta forma berezikoak.
Ura.
Makilatxo bat botilak joteko.
1. Bete lehenengo botilea muturreraino.
Hauxe izango da eskalako notarik baxuena:
Emon botileari kolpetxo bat makileagaz eta entzun.
2. Bete bigarrena ere, baina ez lehenengoa beste, 2 cm gitxiago.
Botila hau
(Botilak afinatzeko, beste edozein instrumenturen laguntza erabili daikezu.)
3. Bete beste guztiak ere urez.
Botila bakoitzak aurrekoak baino zeozertxo gitxiago euki beharko dau.
Afinatu ura kendu edo gehituz eta azkenean eskala osoa izango dozu:
Botilen orkesta bat afinatzea nahiko gaitza gertatu leitekigu.
Beira guztiak ez dabe lodiera bardina, eta ura antzera daukien botila bik hots desbardinak atera leikiez horregaitik.
Ahaleginak hustelak gertatzen bajatzuz, eskatu laguntza helduren bati.
Hobea izango da, jakina, pertsona horrek musika zeozertxo badaki.
4. Orain egin lehenengo froga doinu suabeakaz.
Hemen doakizu adibide bat.
Ezagutzen dozu kantua?
Gehiago joko zeunkez?